30 urtetik gorako eskarmentua, kalitatea eta know-how-a
Garoa, 30 urtetik gorako esperientzia duen enpresa da, lantalde gazte eta dinamikoak osatua eta bezeroei zerbitzu paregabea eskaintzen diena. Bezero bazara, badakizu nola lan egiten dugun eta bestela, hemen azaltzen dizkizugu interesatuko zaizkizun produktu batzuk. Irakurtzen jarraitu
Jaki izoztuen banaketa enpresa gara. Andoainen kokatuta dagoen bilgunetik , gure kamioiekin 1200 bezero baino gehiagori egiten diegu banaketa. Gure bezeroak, batez ere Euskal Herrian kokatutako ostalari, jatetxe, catering eta kolektibitateak dira.
Gure garapen ardatzak, dibertsifikazioa eta bezeroaren beharrei erantzutea dira, zerbitzuaren kalitatea bultzatuz. Honek sendotu gaitu gure gune geografikoko lidergoan.
Erreferentzia aukera zabala (650 artikulu baino gehiago) merkaturatzen dugu eta gure hornikuntza oso dibertsifikatua dago, armadoreak, enpresa agroindustrialak, plater prestatuak egiten dituzten multinazionalak, eta lantze-industrialetan jarduten duten enpresak direlarik batez ere gure hornitzaileak.
Azken finean, esperientziadun taldea eta tradiziodun enpresa osatzen dugu. Eta ziur aski, bila zabiltzan konponbidea gara.
Jarri gurekin harremanetan!