Produktuak
Itsasotik

Itsasotik

Arraina gure dietan ezinbestekoa da. Adin guztietako pertsonentzat egokia, oso elikagarria eta digeritzeko erraza da. Arrainak kaloria gutxi ditu eta beste ezaugarririk aipatzearren, proteina osoen eta Omega-3 iturri natural osasuntsua da. Aste bakoitzeko 4 aldiz kontsumitu beharko genituzke 150 g. inguru (hondakinik gabe).

Garoak, bizitza erraztu nahi dizu: espezie ezberdinen eskaintza zabala dugu zuretzat, sukaldean monotonia ahantz dezazun. Gure produktuen kalitatea ezin hobea da. Arraina jatorriko itsasotik zure mahairaino kontrolatzen dugu, elikadura segurtasuna, kalitatea eta trazabilitatea bermatuz. Formatuak behar duzunera egokitzen ditugu: 500 g., 5 kilo, 50 kilo edo 5Tona. Esan zer behar duzun, egokituko gara.

Interesgarria da jakitea

Desizoztea da, izoztearekin eta hotz katearen mantenuarekin batera, arrainaren kalitate, higiene eta elikagarritasunean eragiten duen faktore erabakigarriena.

Arrain izoztua prestatzerakoan, egokia da desizozte zuzena egitea, produktua hozkailuan izotz guztia galdu arte uztean datzana. Onena, arraina hozkailuko behealdean jartzea da, prestatzen hasi baino 24 ordu lehenago.

Posiblea da arraina mikrouhin-labean potentzia baxura edo Maria bainura desizoztea, baina, ehundura aldatu litekeela kontutan izanda.